ONGI ETORRI BEGIRUNE NEUROPSIKOPEDAGOGIA ZENTRORA

Gaur egungo erronkei aurre egiteko neuropsikopedagogia aurreratua

Begirune neuropsikopedagogiako zentro bat da, eta haurren, helduen, familien eta ikastetxeen premiei erantzuteko sortu da. Ikasketa arazo, jokabide zailtasun eta ondoez emozionalaren aurrean, neurozientzian oinarritutako paradigma sendo eta berritzaile bat eskaintzen dugu.

Neska bat zeramikazko pieza bat margotzen sormen-jarduera batean

Zer da neuropsikopedagogia?

Neuropsikopedagogiak neurozientzia eta psikologiaren ezagutzak batzen ditu, eta hauek ikuspegi hezitzaile batetik garatu.

Gure jarduna Diagnostiko-Esku-hartze Humanista Estrategikoaren Ereduan oinarritzen da (Pérez-Timoneda, 1999). Ikertzaileek Gironan ezarritako Neuropsikopedagogiako Carme Vidal Xifre Fundazioan 20 urte baina gehiago daramatzate paradigma hau aplikatzen.

Oinarri neurozientifikoak aukera ematen digu ikasketa, jokabide eta emozioaren alorreko zailtasunen aurrean ikuspegi berritzaile batetik lan egiteko. Izan ere, garunak nola funtzionatzen duen eta nola ikasten duen ulertzeak bide ematen digu zailtasunen jatorria identifikatzeko eta diagnostiko horren araberako esku-hartzeak diseinatzeko.

Horretan oinarrituta, burutzen ditugun ebaluazio eta esku-hartzeek, aintzat hartzen dituzte prozesu kognitiboak, Adimenaren PASS Teorian oinarrituak, zein prozesu emozionalak, Jokabide Maskaratzaileen Teoriaren baitan, biak ala biak oinarri neurozientifiko sendo eta kontrastatuarekin.

Gure zerbitzuak

Begirunek pertsonei, familiei eta ikastetxeei eguneroko bizitzan aurkitzen dituzten zailtasunen aurrean laguntza eskaintzen die: ikasketa prozesuan (arreta arazoak, errendimendu altua/baxua, irakurketa-idazketarekin lotutako zailtasunak...), jokabidean (inpultsibotasuna, ingurukoekin harremanak...) eta alderdi emozionaletan (motibazio falta, antsietatea...).

Banakako arreta neuropsikopedagogikoa

Haurrak eta helduak ikasketa, jokabide edo alor emozionalean dituzten zailtasunen aurrean laguntzeko espazioa. Ebaluazio eta esku-hartze kognitiboa eta/edo emozionala barne hartzen ditu.

Familientzako aholkularitza eta orientazioa

Aholkularitza eta orientazioa eskaintzen diegu ikuspegi berri bat garatu eta seme-alabei laguntzeko tresnak eskuratu nahi dituzten familiei

Ikastetxeak

  • Ikastetxeetako orientazio-zerbitzua
  • Hezitzaileentzako prestakuntza
  • Prebentzioa: estimulazio kognitiboa (Haur Hezkuntzan)
  • Zuzendaritza-taldeei prestakuntza eta laguntza ematea

Jarri gurekin harremanetan

Pozik erantzungo dizkiegu zure zalantzei